Sofia Otero aktore basauriarra aitortu dute 73. Berlinale jaialdian

20.000 especies de abejas filmean egindako lanagatik interpretazio onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du gazteak, euskal aktore batek zinema jaialdi batean inoiz jaso duen sari garrantzitsuena. Estibaliz Urresolaren opera primak, gainera, alemaniar banatzaileek erabakitako Guild Film Prize eta epaimahaiaren Morgenpost Readers’ Jury Award errekonozimenduak ere lortu ditu. Bestalde, Lois Patiñok zuzendutako eta Señor y Señora etxeak ekoiztutako Samsara proiektuak epaimahaiaren sari berezia jaso du Encounters sailean.

By |2023-02-27T14:02:26+02:0027 otsaila, 2023|

‘20.000 ESPECIES DE ABEJAS’: Aniztasunaren jainkoak

Zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria   -Aniztasunaren jainkoak- Estibaliz Urresola laudioarraren lehen film luzea euskal zinemaren eremuan mugarri da hainbat arrazoirengatik. Agerikoena, Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatuko den lehen euskarazko pelikula delako; baina bestalde, jorratzen duen gaiaren tamainari neurria hartuz, moralismo traketsetatik aparte aurrera egiteko erakusten duen gaitasuna duelako: Aitor/Coco/Lucia-ren istorioaren bitartez, ume transen samina eta daukaten bide malkartsuaren oztopoak plazaratzen ditu,

By |2023-02-24T11:02:44+02:0022 otsaila, 2023|

‘MISIÓN A MARTE’: Ta zer ez da berdin!

Zuzendaria: Amat Vallmajor del Pozo Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria - Ta zer ez da berdin!- Brian De Palmak 2000. urtean zuzendutako odisea galaktikoaren izenburua berreskuratuz, Martera bidean jarri gaitu Amat Vallmajor del Pozo zinemagile kataluniarrak bere opera primarekin. Zientzia fikzioa, drama familiarra eta surrealismoa uztartzen dituen, eta Elias Querejeta Zine Eskolan sorkuntza masterreko ikasle izanik garatu duen proiektua Berlingo Kritikarien 9. Astean aurkeztu du,

By |2023-02-20T10:10:38+02:0020 otsaila, 2023|

‘ALCARRÀS’: Alcarrasetik Berlinera, Berlindik Alcarrasera

Zuzendaria: Carla Simon Urtea: 2022 Herrialdea: Katalunia -Alcarrasdik Berlinera, Berlindik Alcarrasera- Argi dago Kataluniako zinemak aurrerapauso garrantzitsua eman duela. Nazioarteko onarpena edukitzea ez dago gaizki, noski, eta Berlineko Urrezko Hartzarekin bada, are hobeto. Orain dela gutxi Galiziatik irten zen ‘Novo Cinema Galego’ delako estiloak eman zuen jada europara jauzia (horra hor Lois Patiñok eta Oliver Laxek Locarnon zein Cannesen izan duten arrakasta), eta baliteke Katalunian

By |2022-05-04T09:53:15+02:004 maiatza, 2022|

Carla Simónek zuzendutako ‘Alcarràs’, Berlinen nagusi

Pandemiari aurrez eginez, iaz ez bezala, modu presentzialean ospatu dute aurten Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia. Carla Simón zinemagile kataluniarraren bigarren film luzea, Alcarràs, izan da Urrezko Hartza irabazi duen ekoizpena, eta Hong Sang-soo hegokorearraren So-seol-ga-ui yeong-hwa lanak jaso du epaimahaiaren sari nagusia. Zuzendari onena Claire Denis izendatu dute.

By |2022-02-17T14:32:50+02:0017 otsaila, 2022|

Berlingo zinemaldiko industriaren azoka online egingo dute martxoan

Covid19-aren pandemiak eraginda, Berlingo zinema jaialdiak ezingo du ohiko formatua mantendu otsaileko ekitaldian. Urteko lehen hiruhilekoan egiten den ikus-entzunezko industriari zuzendutako ekitaldi nagusia den aldetik, baina, beronen baitan antolatzen den European Film Market azoka martxoan egingo dute online.

By |2021-01-26T13:03:06+02:0026 urtarrila, 2021|
Go to Top