Online eskainiko du Zinemaldiak Puxika Gorria zerbitzua

Donostia Zinemaldiak, Parenting at Film Festivals kolektiboarekin, CIMA Zinemako eta Ikus-entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkartearekin eta Europa Creativa programarekin elkarlanean, Puxika Gorria ekimena sustatuko du aurten bigarrenez. Haurrak zaintzeko jardueren zerbitzua online emango da, eta Zinemaldiko akreditazioadunen ardurapeko haurrek euren etxean baliatu ahalko dute.