Alauda Ruiz de Azúa eta Estibaliz Urresola Berlinalean izango dira

Pandemiari aurrez eginez, iaz ez bezala, modu presentzialean ospatuko dute aurten Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia, eta bertan bi euskal ordezkari izango dira. Alauda Ruiz de Azúa zuzendaria Cinco lobitos bere opera prima-rekin lehiatuko da Panorama sailean; Estibaliz Urresolak, aldiz, Co-Production Market merkatuan erakutsiko du esku artean duen proiektua: 20.000 especies de abejas.