Madrilgo Emakumeen VI. Zinemaldiaren baitan emango dute ‘Arnasa betean’ dokumentala

Bertha Gaztelumendiren eta Rosa Zufiaren ARNASA BETEAN. A PULMON dokumentalak Madrilen ospatzen ari diren Emakumeen VI. Zinemaldian parte-hartuko du. Saio berezi batean ikusi ahal izango da, gaur zortzi, azaroaren 3an, 21:00etan, SGAE Fundazioaren Berlanga aretoan.