Euskal Herriko ‘zinemarik txikiena’ egokituko dute Bergaran

Bergarako Gaztetxeko Dynamo Zineklubaren ekimenez, “Euskal Herriko zinemarik txikiena” eraikiko dute Kartzela Zaharreko ziega izandako batean. 2005ean itxi zuten Novedades areto zaharreko besaulkiak erabiliko dituzte zinema-espazioa egokitzeko.