Hizkuntza berdintasunerako aukera galdu dela salatu dute

PSOEk eta EAJk lortutako 45 puntuetako zuzenketa-akordioen ostean, Espainiako Kongresuak Ikus-Entzunezkoen Lege Orokorra onartu du. PP eta Unidas Podemos taldeen abstentzioak ahalbidetu du proposamenak aurrera egitea; EH Bilduk ezetza bozkatu du. Pantailak Euskaraz mugimenduak eta Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza gutxituen berdintasuna ikus-entzunezkoetan bermatzeko bidean “galdutako aukera” izan dela iritzi dute.

By |2022-05-27T13:31:30+02:0027 maiatza, 2022|

Lara Izagirre: “Zinemaldian berdintasun efektiboa lortzea dugu helburu”

Iazko Donostia Zinemaldian aurkeztu zuen Lara Izagirrek Nora bere bigarren film luzea, eta irail hasieran heldu da Ipar eta Hego Euskal Herriko aretoetara; historiako aurreneko lana da lurralde osoan aldi berean estreinatu dena. (H)emen elkarteko presidente den aldetik, gainera, 69. Donostia Zinemaldian egingo duten genero-berdintasunari lotutako gaiak lantzeko barne-bileran izango da, jaialdiaren berdintasun efektiboa jomugan.

By |2023-02-01T17:57:53+02:0020 iraila, 2021|

Sexu-jazarpenaren aurkako Time’s Up funtsa sortu dute Hollywooden

300dik gora emakumezko aktore, zuzendari, gidoilari eta ekoizlek sinatu dute Time’s Up kanpainaren manifestua, sexu-jazarpenaren aurka eta emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde borroka egiteko helburuarekin. Meryl Streep, Jennifer Lawrence, Cate Blanchet eta Emma Stone bezalako aktore ezagunak daude egitasmoaren atzean, eta 13 milioi dolarreko diru-funtsa sortu dute baliabiderik ez duten emakumeei lege-babesa bermatzeko.

By |2018-01-09T14:42:51+02:003 urtarrila, 2018|

Emakumeen presentzia euskal ikus-entzunezko sektorean – Emaitzak

Kulturaren Euskal Behatokiak Emakumeen presentzia ikusizko arteetan eta ikus-entzunezkoetan (2016) txostena kaleratu berri du. Ane Muñoz kazetari, zinegile eta scripta arduratu da ikus-entzunezko datuen azterketa kuantitatiboaz, eta Miren Manias ikerlariak, ostera, alderdi kualitatiboa landu du aurrez aurreko elkarrizketen bidez. Azterketak agerian utzi du emakumezkoen presentzia minoritarioa dela euskal ikus-entzunezko sektorean.

By |2017-07-13T12:59:40+02:006 uztaila, 2017|
Go to Top