Zornotzako KINE Zineklubak azaroko egitaraua kaleratu du

Zornotzako KINE Zineklubak azaroan antolatuko dituen ekitaldien egitaraua kaleratu berri du.  Hilero bezala, asteartero film bana eskainiko dute 20:15ean, Zornotza Aretoan. Horrez gain, azaroaren 23rako Berdintasun Berbaldien III. edizioa prestatu dute Zornotzako Berdintasun Sailarekin lankidetzan. Saioak esparru ezberdinetako emakumeen arteko elkarrizketa izango du ardatz. Moda izango da aurtengo gaia, eta  Saioa Goitia eta Ane Hernando gonbidatuak, biak ere modaren alorreko profesionalak, hurbilduko dira saiora.