‘Non dago Mikel?’ dokumentalaren emanaldia, gaur Beran

Bortzirietan ere izango da Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas Pituk iragan Donostia Zinemaldian estreinatu zuten Non dago Mikel? dokumentalaz gozatzeko aukera: gaur, ekainak 25, emanaldia egingo dute Berako Kultur Etxean, 18:00etan hasita. Otsailean estreinatu zuten filma areto komertzialetan, eta martxoaz geroztik 30etik gora herritan izan da ikusgai.