Zinema frantsesari begira

Zinema frantsesa ezagutzeko parada izango da urte osoan zehar, Bilbon zein Gasteizen atondu diren zikloei esker. BilbaoArte fundazioaren ekimena izango da lehenengoa, eta CineArtium arte garaikidearen zentroaren egitasmoa bigarrena. Azken urteotako proiekzio interesgarrienak bilduko dituzte biek. ‘Les Lendemains’ (2012) filmak abiatu zituen emanaldiak, urtarrilaren 30ean, BilbaoArte fundazioan.