Estreinaldiak: Urtarrilak 15

Saul fia  Bigarren Gerrate Mundialeko Auschwitz kontzentrazio-esparruan, judutar bat bere kideak erretzeaz arduratzen da. Biziraupen morala eta arnasgunea topatuko ditu bere semetzat hartzen duen haur bat errausketa-labetik salbatzeko egiten duen ahalegilean. Plano berezien bitartez, begirada ezberdin bat ematen dio László Nemes zuzendari berriak, zineman aski ezaguna den gaiari. Ingelesez besteko Urrezko Globoa irabazi berri du filmak, eta Canneseko Jaialdian, FIPRESCI saria. https://www.youtube.com/watch?v=0i3QVCLbV-A The Hateful Eight

By |2019-05-17T13:17:56+02:0014 urtarrila, 2016|

Bihar estreinatuko dute ‘Bendita calamidad’, Alex Anguloren azken filma

Gaizka Urresti zuzendariaren Bendita calamidad filma atzo aurkeztu zuten Portugaleten, zinegilearen herrian, eta bihar, ostirala, urtarrilak 15, zinema aretoetara helduko da. Joan zen udan zendu zen Alex Angulo aktoreak, hain zuzen, film hura errodatzera zihoala izan zuen auto istripua, eta horregatik, zuzendariak, berari eskaini nahi izan dio filma. Filmak arazo ekonomikoak tarteko, eta abokatu baten esanari jarraiki, eraikitzaile aberats bat bahitzen aleginduko diren bi anaiaren

By |2019-05-22T09:42:03+02:0014 urtarrila, 2016|

Estreinaldiak: Urriak 30

Truman Ricardo Darin argentinarrak eta Javier Camara espainiarrak Zilarrezko Maskorra jaso zuten Donostia Zinemaldian Truman film ederrean egindako langatik. Cesc Gay filmeko zuzendari eta gidoigileak aurrez aurre jarri ditu bi aktoreak intentsitatez eta umorez beteriko drama honetan. Julianek Kanadan bizi den Tomas lagunaren ustekabeko bisita jasoko du. Lau egunez, une hunkigarri eta harrigarriak biziko dituzte bi lagunek. Izan ere, elkar ikusten duten azkena aldia izan daiteke.

By |2019-05-17T11:36:50+02:0029 urria, 2015|
Go to Top