‘Ke arteko egunak’ filma pantailaratuko dute, Tabakaleran

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak aldizkariaren hirugarren alearen jendaurreko aurkezpena egingo dute Beñat Sarasola eta Maialen Beloki egileek. Bertan, Koldo Izagirre eta Antxon Ezeizaren lana izan dute abiapuntu, eta hain zuzen ere, lehenak idatzi eta bigarrenak zuzendutako filma eskainiko dute, Donostia Zinemaldiaren sail ofizialean lehiatu den lehen euskarazko filma.