Belodromoko emanaldia ikastetxeetan egingo dute bigarrenez

Gipuzkoako ikastetxeetako gaztetxoei zuzenduta Belodromoan egin ohi zuten zinema emanaldia ikastetxeetan egin beharko dute beste urte batez. Hala, DIPC Donostia Internation Physics Centerrek eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean prestatutako saioan Tadeo Jones 2: Midas erregearen sekretua filma eskainiko diete gazteei, eta Maria Intxaustegi itsaspeko arkeologoaren ikus-entzunezko aurkezpenaz gozatu ahal izango dute.