Thomas Bidegain eta ‘Un otoño sin Berlín’ saritu dituzte Donibane Lohizunen

https://youtu.be/015t5Fijie8 Urriaren 6tik 11ra luzatu da aurten Donibane Lohizuneko nazioarteko zinema jaialdiaren bigarren edizioa, eta besteak beste, Thomas Bidegain zinegile zuberotarra eta Lara Izagirre saritu dituzte; lehenak zuzendari onenaren garaikurra eskuratu du Les Cowboys filmagatik, eta bigarrenaren Un otoño sin Berlín lanak epaimahai gaztearen saria jaso du.