Kritika: ‘Ventajas de viajar en tren’

Zuzendaria: Aritz Moreno Herrialdea: Euskal Herria Urtea: 2019 -Trenez egindako bidaia baten paranoiak- Aritz Morenoren opera prima izan da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteari amaiera emateko film arduraduna. Zuzendari donostiarraren ibilbidea gertutik jarraitu dugu aspalditik, bere bideoklipak, publizitate lanak eta laburmetraiak arrakastatsuak suertatu baitira beti [Zinemaldi askotan hautatuak eta sarituak izan diren COTTON CANDY (2009), BUCLE (2011) eta CÓLERA (2013), esaterako, Vimeo plataforman daude

By |2019-11-06T10:40:22+02:006 azaroa, 2019|

“Bizitzak aurrera jarraitzen du beldurraren, minaren, gerraren… gainetik. Eta hori liluragarria da”

La Trinchera Infinita filmaren lan-taldea. (Argazkia: Donostia Zinemaldia / Pablo Gómez) Sail Ofiziala osatzen duten gainerako nazioarteko filmen pareko, aktore eta ekoizleeek lagunduta aurkeztu dute gaur Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik La trinchera infinita pelikula. Filmak atzo izan zuen publiko aurreko lehen emanaldia, iluntze aldera, Principe zinema-aretoaren epelean, baina gaurko egunez egin dute prentsaurreko agerraldia. Antonio de la Torre, Belen

By |2019-09-22T14:11:43+02:0022 iraila, 2019|

‘El amor menos pensado’ filmak abiatuko du gaur Donostia Zinemaldia

Zinemazaleak goiz-goizetik pilatu dira Kursaal kongresu jauregiaren inguruetan. Milaka izan dira, akreditazioa lepotik zintzilik zeramatela, lehen ordutik aretoetarako ilarak bete dituzten ikusle goiztiarrak. Hasiera ofiziala, ordea, Juan Vera argentinarraren El amor menos pensado filmaren proiekzioak emango dio, gaur gauean ospatuko den irekiera galan.

By |2018-09-21T13:04:12+02:0021 iraila, 2018|

Umorea eta Euskal Herriko moda izango dira Zinemaldiko inaugurazio galan nagusi

Umorez ekingo dio 66. Donostia Zinemaldiak bihar. 21:00etan egingo dute inaugurazio gala Kursaal Auditoriumean, eta Nagore Aranburu eta Belén Cuesta aktoreek aurkeztuko dute. Jaialdiaren webgunean, ETB1 eta La2 kateetan zuzenean eskainiko dute gala. Gainera, aurten ere, Donostiako Alkatetzaren Donostia Moda Klusterrarekin egindako lankidetzari esker, Euskal Herriko modarekin jantziko dira aurkezleak.

By |2018-09-20T12:49:07+02:0020 iraila, 2018|

‘La trinchera infinita’, Moriarti-Irusoin bikoaren proiektu berria

Larunbatean, otsailak 3, banatuko dituzten Goya sarietarako faborito nagusia den Handia filmaren egileen proiektu berria da La trinchera infinita, 33 urtez ezkutatuta egon zen gizon bati buruzko istorioa. Errodajea udaberrian asteko asmoa dute, eta filma Andaluzian eta  Euskal Herrian grabatuko dute, gaztelaniaz.

By |2019-05-15T12:49:06+02:0029 urtarrila, 2018|

‘Ocho apellidos vasco’ filmaren bigarren atala errodatzen hasiko dira maiatzean

Emilio Martínez-Lázarok zuzendutako Ocho apellidos vascos film arrakastatsuaren bigarren zatia maiatzaren 11tik uztailaren 5era errodatuko dute Baix Empordà, Girona, Madril eta Sevillan. Berto Romero, Rosa María Sardá eta Belén Cuestak ere hartuko dute parte filmean.

By |2015-04-15T09:47:25+02:0014 apirila, 2015|
Go to Top