‘Dar Dar’ film laburra errodatu du Paul Urkijok

Dar Dar izango da Paul Urkijo gasteiztarraren film labur berria. Olaetan filmatu berri du ohiko kolaboratzaileekin batera, eta Almudena Cid du protagonista. Beldurrezko istorioa da, eta espresionismo alemaniarraren eraginpean errodatu du.