Censor

Zuzendaria: Prano Bailey-Bond Urtea: 2021 Herrialdea: Erresuma Batua   Enid (Niamh Algar) zentsore lanak egiten ditu. Erresuma batuko moralaren zaintzailea da. Thatcherren garaian gaude. Garai asaldatua da, gatazkatsua. Erreboltak kalean, punka, droga, grebak,  puri-purian dago gizartea. Enidek guztiz barneratuta dauka bere lana, eta honek duen garrantzia, berebizikoa. Masa asaldatu eta nahasien indarkeria ez hauspotzea, zentsore guardakoa da, zaindaria, justizia, ezpata. Protagonistak, egunero aski film ikusten ditu, aztertu, hausnartu