‘The Turin Horse’ pantailaratuko du gaur Kresala Zineklubak

http://youtu.be/ZNkN_xCXozw Bela Tarr zinemagile hungarriarraren The Turin Horse filmaren emanaldia prestatu du Kresala Zineklubak gaur arratsalderako. Saioa 19:30tan hasiko da Kutxaren Donostiako (Gipuzkoa) Arrasate Aretoan, eta sarreraren salneurria lau eurokoa izango da. Poesia eta zinema batzen dituen pelikula da The Turin Horse antolatzaileen esanetan, “bikaina eta berezia”. Orain arte ezezaguna areto komertzialetan, lehengo aldiz pantailaratuko da Donostiako hirian. 2011an Fipresci saria irabazi zuen filmak. Donostia

By |2019-05-17T12:23:18+02:004 martxoa, 2013|
Go to Top