‘Auschwitzetik harago’ mintzaldi eta zinema emanaldi zikloa, Donostian

Urtarrilaren 27tik uztailaren 3ra, Seeing Auschwitz argazki erakusketa bisita daiteke Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eta hari lotuta, hitzaldiz eta zinema emanaldiz atondutako Auschwitzetik harago programa osagarria atondu dute otsailetik ekainera. Elias Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Begoña del Teso kazetariak koordinatu dute ikus-entzunezko zikloa.

By |2021-02-19T12:21:12+02:0019 otsaila, 2021|

Beldurra izango da nagusi ‘Zinemakumeak gara!’ zikloaren 22. edizioan

Zinemakumeak gara! Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren 22. edizioa urriaren 16tik 23ra egingo dute. Aurtengo ekitaldian, emakumeek beldurrezko zineman betetzen duten rolean sakonduko dute, izan ere, antolatzaileek emakume zuzendarien uhin berri baten goraldiaz ohartarazi nahi izan dute, andrazkoek, ikuspegi berriekin, gizonezkoen begiradaren monopolioa apurtzen dutela.

By |2019-05-17T12:16:03+02:0018 urria, 2017|

Zurriolako Butaka: Irailak 27

65. Donostiako Zinemaldiari dagokion bosgarren Zurriolako Butaka saioa! Gaurkoan, Koldo Zuazua Kowalski ekoizpen etxeko burua izan da lehen gonbidatua. Sail Ofizialean Morir (Fernando Franco) eta Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi) filmak aurkeztu ditu aurtengoan (12:22 minututik aurrera). Segidan, Bertha Gaztelumendiren txanda izan da, Volar dokumentala aurkeztu baitu jaialdian. Filmak genero indarkeria jasan duten zazpi emakumek elkarrekin egingo duten asteburua kontatuko du (33:48 minututik aurrera).

By |2019-05-16T11:00:58+02:0027 iraila, 2017|

Mitxelenarenak zikloa eskainiko dute urtarril eta otsailean Tabakaleran

Joan zen azaroan, Koldo Mitxelenaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, idazleak 1954-1961 urteen artean Egan aldizkarian kaleratutako filmen kritiketatik abiatutako zinema zikloa antolatu zuten Euskadiko Filmategiak eta Errenteriako Udalak elkarlanean. Urtarril eta otsailean zehar, aldiz, filmok Tabakaleran izango dira ikusgai Mitxelenarenak zikloan. Egan aldizkaria izan zen euskarazko zinema kritikak aldizka argitaratzen zituen lehen berripapera. 1954 eta 1961 bitartean Koldo Mitxelenarena izan zen egiteko hori, baina filmen alderdi

By |2016-01-13T16:12:55+02:004 urtarrila, 2016|
Go to Top