Heldu da Animadebaren 14. edizioa!

Gaur, irailak 8, abiatuko dute Deban animazioa ardatz duen Euskal Herriko jaialdirik garrantzitsuena. Sail Nagusian hamar film izango dira lehian, eta horrez gain, Panorama saileko hamabost laburrak, Zuzendari Berriak saileko hamar proposamenak eta lau film luze proiektatuko dituzte eskola magistralekin, Work In Progress saioekin eta hainbat jarduera paralelorekin osatutako egitarauan.

By |2021-09-08T10:39:18+02:008 iraila, 2021|

VI. Benito Ansola sariko epaimahaia aurkeztu dute

Irailaren 19ra arte izango da zabalik VI. Benito Ansola sarira proiektuak aurkezteko deialdia, eta antolatzaileek epaimahaikideen izen-abizenak eman dituzte aditzera: Estibaliz Urresola zinemagilea eta Bego Vicario animaziogilea. 44. Euskal Zine Bileran emango dute irabazlearen berri, eta garaileak 3.000 euro izango ditu urtebetean ikus-entzunezkoa garatzeko.

By |2021-07-23T11:28:53+02:0023 uztaila, 2021|

Euskal zinemagintzaren mendea

2019. urtea bukatzear da, baina ez hori bakarrik. XXI. mendeko bigarren hamarkada agurtzear gaude, eta banako zein aldizkari, komunikabide edota erakundeek dagoeneko hasi dute ohiko zerrenda festa. Zeintzuk dira urteko film onenak? Eta, bide batez, hamarkada honetakoak? Galdera horiek oinarri hartuz, ZINEA osatzen dugun kide, lagun edota blogariok pentsatu dugu guk ere zerrendatxo sorta bat kaleratzea, baina euskal filmena. Nola ez! XXI. mendeko euskal zinemagintzak  izan duen

By |2020-01-03T13:56:26+02:0023 abendua, 2019|
Go to Top