Begiradak III: EUSKAL ZINEMAREN PIZKUNDEA

2000ko eta 2010eko hamarkadek garrantzi handia izan zuten euskal zinemarentzat, euskarazko ekoizpenak inoiz baino oihartzun handiagoa lortzen hasi zirelako. 2005ean Asier Altunak eta Telmo Esnalek zuzendutako Aupa Etxebeste!  ordura arte euskarazko pelikularik arrakastatsuenetariko bat izan zen, 71.951 ikusle izan baitzituen. Ostean etorri ziren Kutsidazu bidea, Ixabel (Fernando Bernues eta Mireia Gabilondo, 2006), Eutsi! (Alberto J. Gorritiberea, 2007), eta mortiartitarrek zuzendutako 80 Egunean (2010), Loreak (2014),

By |2023-10-17T11:06:35+02:0017 urria, 2023|

Begiradak II: ‘IKUSKA’ SAILA

Euskal zinemaren oinarriak errotzeko asmoz, Antxon Ezeizak eta Luis Iriondok ‘Ikuska’ dokumental sorta ondu zuten 1979 eta 1984 urteen artean. Ezeizak berak zuzendutako Erreferenduma kontsideratu izan da lehen obra, baina behin betiko sailetik kanpo geratu zen. 15 zuzendarik (amateurrak eta profesionalak) hartu zuten parte 20 film laburrek osatutako bilduman. Gizarte eta kultur gaiak jorratu zituzten sortzaileek beren lanetan, denak ere, teknikoki eta estetikoki pareko zirelarik.

By |2023-08-07T10:27:21+02:007 abuztua, 2023|

Begiradak I: EUSKAL ZINEMA MUTUA

Euskal zinema mutuak arrasto gutxi utzi zuen gurean. Are, garai hartako filmen zati handi bat galdutzat jotzen da egun. Hala ere, badaude gaurdaino heldu diren altxorrak. Horien arrastoa jarraitu dugu ZINEAn eta, euskal zinema mutuaren hastapenetara ez ezik, euskal zinemagintzaren lehen urratsetara heldu gara ere bai. Bada, hauxe duzue BEGIRADAK atal berriaren lehen hizketagaia. Zinematografoa 1896 urtean heldu zen Euskal Herrira. Hain zuzen, 1896 ekainean

By |2023-08-07T10:16:20+02:0030 maiatza, 2023|
Go to Top