‘Begirada heterodoxoak, kontakizun apartak’ zikloa, BilbaoArten

Iragan uztailaren 4tik datorren urriaren 3ra, Begirada heterodoxoak, kontakizun apartak zine zikloa egiten ari dira BilbaoArteko Art House Zineman. Sarrera librea da aretoa bete arte, eta Txinako, Errusiako, Frantziako zein Turkiako ekoizpenak, besteak beste, emango dituzte datozen asteetan. Ekimenaren helburua areto komertzialetara heltzen ez diren eta “kanona desafiatzen duten sortzaileen” zinema ikusezina bistaratzea da.