Vive le cinéma! zikloko filmak ikusgai, abenduan

Urriaz geroztik, jarduera osagarri gisara, izen bereko zinema zikloa  ari dira gauzatzen Tabakaleran. Lehen saioen ostean, bihar bertan berrartuko dituzte emanaldiak, eta erakusketako protagonista diren lau zinemagileren filmak pantailaratuko dituzte kultur zentroko zinema aretoan. Vive le cinéma! erakusketa Amsterdameko Eye Filmmuseum eta Tabakaleraren arteko ekoizpen bat da, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan. Erakunde hauen programetan funtsezkoak dira zinema eta ikus-entzunezkoak eta, horiek hedatzeaz gain, euren sorkuntza ere sustatzen dute.

By |2022-12-02T16:26:07+02:002 abendua, 2022|

‘BEGINNING’: Zinemaldiko kuttunaren debuta

Zuzendaria: Dea Kulumbegashvili Urtea: 2020 Herrialdea: Georgia     Eugenesia, mendekua, malthusianismoa, sedukzioa, desohorea, pobrezia, miseria gorria, ezkongabeko amak, sasikoak eta beren bekatu hereditarioak, puerperio garaiko tentsio emozionalak, suizidio hedatua, erditze osteko depresioa, edoskitzeak eragin dezakeen zoramena, zoramena, zoramena. Badakit. Ezin dugu ulertu. Ezin duzue ulertu, ezta? Eskema guztiak apurtzen dituzte ama hauek. Ama honek, bereziki. 'Amek ez dute', Katixa Agirre.   Jendez betetzen doa

By |2020-12-23T11:38:49+02:0023 abendua, 2020|

Estreinaldiak: Abenduak 4

Dragoiaren gidaria Dragoi gaztea Firedrake protagonista da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertzaren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza.

By |2020-12-03T14:16:19+02:003 abendua, 2020|

Donostia Zinemaldiko kronika: ‘Dasatskisi (Beginning)’ eta ‘Wuhai’

Azken txanpan sartu da aurtengo Donostia Zinemaldia, eta dagoeneko baiezta dezakegu txispa falta izan zaiola 68. edizio honi. Ez da harritzekoa, azken unera arte ospatuko ote zen edo ez ez baitugu jakin. Aktore gutxi hiriko kaleetan zehar, glamourra faltan, eta eguraldia ere ez oso lagun. Polemikaren bat edo beste bizi izan dugu emanaldi batzuetan, giroa aldrebesteko balio izan dutenak. Alabaina, lehiaketak ez du etenik, eta

By |2023-02-01T16:44:33+02:0024 iraila, 2020|
Go to Top