Bang Bang Zinemaren laugarren denboraldia, urriaren 21ean

Donostiako zinezale-amorratu talde batek 2014ko udazkenean abian jarritako Bang Bang Zinema ekimena sekula baino indartsuago itzuliko da urriaren 21ean. Laugarren denboraldia zabaltzeko Beetlejuice (Tim Burton, 1988) komedia fantastikoa eta The Thing (John Carpenter, 1982) beldurrezko filma eskainiko dituzte Antzoki Zaharreko saio bikoitzean. Denboraldi osorako txartelak gaur bertan jarri dituzte salgai bazkideentzat.