9 film lehiatuko dira ‘Dock of the Bay’ musika dokumentalen 9. jaialdian

Bere generoaren barruan erreferentea bilakatzen ari den Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiak bederatzigarren edizioa ospatuko du aurtengoan. Bederatzi film programatu dira lehiaketarako eta beste sei erakusketarako, Trueba Zinemetan eta Antzoki Zaharrean egingo diren emanaldietan, urtarrilaren 9tik 16ra. Filmeez gain, kontzertuak, erakusketak eta mintegiak ere izango dira.