Amaitu dute ‘Érase una vez… Euskadi’ filmaren errodajea

Manu Gómez arrasatearrak idatzi eta zuzendu duen Érase una vez… Euskadi proiektuaren errodajea amaitu berri dute. 1985ean girotuta dago, eta hamabi urteko Marcos, Jose Antonio, Paquito eta Toni dira filmeko protagonistak. Errodajea Arrasaten, Bergaran, Oñatin eta inguruko herrietan egin dute iragan zazpi asteetan.