Hegoaldeko errealsimo fantastikoaren ur-bidean

Euskal filmen eta euskarazko filmen faltan, Donostiako Zinemaldian kritika onak jaso eta egunotan pantaila komertzialetara iritsi den Beasts of the Southern Wild (Hegoaldeko eremu basatiko pizitiak) filma aukeratu dugu aste honetako proposamen gisa. Planteamendu apokaliptikoa duen filmak bere aitarekin bizi den neskato baten istorioa kontatzen du; hain zuzen ere, AEBko Mississippi ibaiaren inguruan bizi dira eta kontakizuna ibaiak gainezka egin ondoren sortutako egoeretan du oinarria.