Korrika-ren ‘BatZuk’ dokumentalak hizkuntza bizitzeko modu anitzak islatu nahi ditu

Gaur, martxoaren 30ean, abiatuko da 20. Korrika Otxandiotik, eta apirilaren 9ra bitarte, Euskal Herriko hiri eta herrietan barrena, eskuz esku, ibiliko da lekukoa, apirilaren 9an Iruñera iritsi arte. 20. edizioa dela-eta, AEKren eskaerari erantzunez, BatZuk: Euskararen lau aurpegi dokumental laburra osatu du Hiru Damatxo Ideia Faktoriak.