2017rako Tabakaleran zine eskola bat sortzea lantzen ari da Gipuzkoako Diputazioa

Noticias de Gipuzkoak egunkariak jaso duenez,  Gipuzkoan dagoen “sormen industriari eta ekoizpen sare garrantzitsuari” erantzuna emango liokeen zine eskola sortzeko proiektua garatzen ari da Gipuzkoako Diputazioa Tabakalera eraikinean. Hala adierazi zuen Denis Itxasok pasa den urtarrilaren 27ko Batzar Nagusietako Kultura komisioan. “Zuhurtziaz jokatu nahi dutela” aitortu du Kultura Diputatuak, eta ez du xehetasun gehiagoren berri eman oraingoz.  “Alor asko lantzen ari gara  eskola 2017an irekia egon