Erritmo psikodelikoek berpiztuko dute ‘Battleship Potemkin’ filma
Sergei M. Eisensteinek zuzendutako Battleship Potemkin (Bronenosets Potyomkin, 1925) film iraultzailea berpiztuko dute apirilaren 25ean Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Madrilgo Café Kino elkartearekin lankidetzan, zinema sobietarrak eman duen pelikula handienetako bat pantailaratuko dute Raisa musika taldeak eta Xisco Rojo gitarra jotzaileak konposatutako zuzeneko musika psikodelikoa bidelagun.