Goya Sariak 2017

Larunbatean, otsailak 4, Espainiako Zinemaren Akademiak banatutako Goya Sarien 31. edizioa ospatu zuten Madrilgo Marriot Auditorium hotelean. Gala 22:00etan hasi eta goizeko 01:00ak arte luzatu zen, eta sarituen artean euskal zinegile, musikari eta ekoizpen etxe bana suertatu ziren.