‘Basque Doc’ Youtubeko kanala, euskal dokumentalez gozatzeko

Maria Vallejok esperientzia zabala du ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Era askotako ekoizpen-etxeekin egin du lan eta orain Basque Doc izeneko kanala zabaldu du Youtuben, bere jabetzako dokumentalak bertan ikusgai jartzeko.