Otsailaren 25era luzatu dute Huhezinema jaialdiko Basque Culinary Sailera lanak bidaltzeko epea

2016ko martxoaren 16, 17 eta 18an izango da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizioa, Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Jaialdia Sail Ofiziala, MUko Ikasleen Lehiaketa eta Basque Culinary Lehiaketan banatzen da, eta azken honetara filmak aurkezteko epea hilaren 25era luzatu dute.