X. HUHEZINEMA jaialdiko lehen lanak ezagutarazi dituzte

Sail Ofizial arrakastatsuaz gain, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen HUHEZINEMA jaialdiak baditu bestelako atalak ere, tartean, Basque Culinary saila eta MUko ikasleena. Bada, aurtengo edizioan bi kategoria horietan parte hartuko duten lanen zerrenda kaleratu dute.