A. Iriarte eta A. Bereziartua: “Dokumentala nostalgiatik sortu da”

Ander Iriarte eta Aitor Bereziartuak Mirokutana ekoiztetxea sortu zuten orain urte eta erdi inguru. Haien lehen proiektua Lisbeth laburra izan zen, eta uneotan Bihar Dok Amairu dokumentalean ari dira buru-belarri. Gaur, Ez Dok Amairu eta La nueva cocina vasca mugimenduen urteurrenak batu dituzte artea, musika eta sukaldaritzari buruzko sormen proiektua osatzeko. Haiekin izan gara Oiartzunen duten bulegoan.

By |2019-05-15T12:49:50+02:0022 urtarrila, 2018|

‘Bihar Dok Amairu’ dokumentala errodatzen hasi dira

Basque Culinary Centerreko (BBC) bost ikasle izango dira Ander Iriartek eta Aitor Bereziartuak zuzendutako Bihar Dok Amairu proiektuko protagonistak, eta Euskal Herriko hainbat tokitan filmatuko dute. Mirokutana ekoiztetxearekin batera, REC Grabaketa Estudioak, ETBk, Gipuzkoako Aldundiak, Basque Tourrek eta Irizar Fundazioak parte hartuko dute ekoizpenean.

By |2019-05-15T12:52:24+02:0023 azaroa, 2017|

‘Sagardoa Bidegile’ eta ‘Txingarra’ euskal ekoizpenak, Culinary Zinema atalean

Basque Culinary Center, Donostia Zinemaldiak eta Berlingo Nazioarteko Zinemaldiak elkarlanean antolatzen duten Culinary Zinema saila ezagutzera eman dute gaur Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinos, Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Thomas Struck Berlingo Zinemaldiko sail homonimoko arduradunak. Tartean, bi euskal ekoizpen.

By |2019-05-15T13:05:19+02:0030 uztaila, 2015|

2014ko Culinary Zinema programa aurkeztu dute Donostian

http://youtu.be/yEO1TWeM5JU Donostiako Zinemaldiak , Basque Culinary Centerrek eta Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiak elkarlanean antolatzen duten Culinary Zinema programaren laugarren edizioak zazpi film luze eta lau labur barneratuko ditu, eta bertan aurkeztutako lanek Tokyo Gohan Film Festival jaialdiaren 10.000 euroko saria eskuratu ahal izango dute.

By |2019-05-17T11:46:01+02:0018 uztaila, 2014|
Go to Top