‘Basic Instinct’ eta ‘Romeo+Juliet’ emango ditu Bang Bang Zinemak

Donostiako Bang Bang Zinemak proiekzio bikoitza izango duen saioa antolatu du otsailaren 12rako. 90eko hamarkadako bi klasiko pantailaratuko dituzte Antzoki Zaharrean, Basic Instinct (Paul Verhoeven, 1992) eta Williams Shakespeare’s Romeo and Juliet (Baz Luhrmann, 1996). Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, 11:30ean.