Zinema presente egongo da 2023ko Kulturaldian

Baigorriko Basaizea elkarteak antolatutako Kulturaldia ekimenaren baitan, musika, literatura, antzerki, dantza eta zinema saioak eskainiko dituzte, apirilaren 30eko Nafarroako Egunaren atarian. Ikus-entzunezkoei dagokienez, Azken dantza maisua (Mikel Alvarez Sarriegi, 2022) eta Bolante baten historia (Iñaki Alforja eta Iban Toledo, 2021) dokumentalak proposatuko dituzte, gaur eta bihar hurrenez hurren.