Ostiralean abiatuko dute ZinemaldiaCAT 2021, Bartzelonan

Bartzelonako Euskal Etxeak kudeatutako ZinemaldiaCAT jaialdiaren XVI. edizioa maiatzaren 28tik ekainaren 6ra luzatuko da, eta besteak beste, Lander Garroren 2 urte, 4 hilabete eta egun 1, Lara Izagirreren Nora eta Imanol Rayoren Hil kanpaiak proposamenak lehiatuko dira. Euskal mugetatik at egiten duten euskarazko zinemari eskainitako jaialdirik indartsuenetako bat da, eta zazpi lan izango dira ikusgai aurtengoan.

By |2021-06-03T13:28:11+02:0026 maiatza, 2021|

‘Zauria(k)’ dokumentala gailendu da 15. Zinemaldia.cat jaialdian

Martxoaren 1ean bukatu zen Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.cat jaialdiaren 15. ekitaldia, eta Maier Irigoien Ulaiarrek, Isabel Sáez Pérezek eta Iker Oiz Elgorriagak elkarlanean zuzendutako Zauria(k) (2019) dokumentalak irabazi du Premi Sagardi Txapela d’Or sari nagusia. Maddi Barberren Urpean Lurra (2019) film laburrak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du.

By |2020-03-03T13:56:03+02:003 martxoa, 2020|

‘Handia’, ‘Converso’ eta ‘Bi Txirula’ saritu dituzte Bartzelonan

Ekitaldiko film onenei aintzatespena eginez itxi zituen bart bere ateak Bartzelonako Euskal Etxeak euskal zinemari eskainitako jaialdiak. Handia, Converso eta Bi Txirula lanak saritu dituzte, hurrenez hurren, fikzio, dokumental eta euskarazko film onenaren Urrezko Txapelarekin. Hamar egunetan zehar, 2017ak eman dituen film nagusiak izan dira ikusgai zinemaldian. 1979an sortu zutenetik, euskal kultura Katalunian ezagutarazi eta hedatzeko ardura izan du Bartzelonako Euskal Etxeak. Egitarauan jasotzen dituen ekintza

By |2019-05-17T12:33:32+02:0019 otsaila, 2018|
Go to Top