Pelikulen banaketa izango dute hizpide (H)emen Gaude topaketan

Euskal Zine Bileraren baitan (He)emen Gaude topaketa antolatuko dute bihar, azaroaren 27an. Saioa 12:00etan izango da, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, eta online jarraitzeko aukera ere dago. EHUko ikerlaria eta Gastibeltzako kide den Graxi Irigay, Euskaltzaleen Topaguneko Joahana Olabarria eta Barton Filmseko María Jesús Diez Sota arituko dira hizketan, eta lanetan Olatz Beobide (H)emen elkarteko lehendakarikidea izango da moderatzailea.

By |2021-11-26T10:44:22+02:0026 azaroa, 2021|

‘Pixi Post eta opari-emaileak’ animazio filma abenduaren 23an helduko da zinemetara

Gabonetarako mezu argi batekin estreinatuko dute animazio film berria: “Gora dibertsitatea!”. Pixi Post eta opari-emaileak familia osoari zuzendutako lana da, nahiz eta bereziki umeentzat izan. Pixi Post da filmaren protagonista, neska elfo bat. Duela mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish  izeneko jeinu gaiztoa kaleratu zuen, eta orain, urte hauetan guztietan prestatu duen mendekuarekin itzuliko da. Bere plana jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea izango da. Baina

By |2019-05-17T13:01:04+02:0016 azaroa, 2016|

Ostiralean estreinatuko dute ‘Txarriboda’ thrillerra

https://youtu.be/Vavzr2eW-Xc Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelaren bigarren film Txarriboda ostiral honetan, apirilak 10, estreinatuko dute areto komertzialetan. Barton Filmsek ekoitzitako lanean Patxo Telleria, Itziar Atienza, Alvar Gordejuela bera, Mikel Losada eta Aitziber Garmendia euskal aktoreek hartu dute parte, besteak beste.

By |2015-04-15T12:54:59+02:008 apirila, 2015|

Lucius Dumben bidaia gaur bertan hasiko da

http://youtu.be/4m70N1Cl8WM Gaur estreinatuko da Lucius Dumben berebiziko bidaia filma.  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako pantaileratara euskarazko bertsioa ere iritsiko da. Familia osoa du   jomuga lan honek, baina bereziki etxeko txikienengana iritsi nahi dute. Era berean, marrazki bizidunak izanagatik, giza eskubideen gaia haurrei aurkeztea du xede.

By |2019-05-16T12:43:01+02:005 abendua, 2013|

Euskarazko filmen katalogoa aurkeztu du Barton Films banatzaileak

https://vimeo.com/27059171 Euskarazko filmen katalogo eguneratua aurkeztu berri du Bilboko (Bizkaia) Barton Films banatzaileak. Euskarazko bertsioa duten 100 titulu baino gehiago biltzen ditu: dokumentalak, fikzioak eta animazioak, besteak beste. Azken urteetan, Basque Hotel kasu, banatutako filmez gainera, 2013 honetan sortutakoak eta datozenak ere zerrendatzen ditu; azkenekoen artean, estarako Loreak errepidean. Edozein programazio prestatzeko, haiekin kontaktuan jartzea besterik ez dago. Aspalditik arlo zinematografikoan lan egiten zuen talde profesional

By |2019-05-22T12:40:22+02:0017 maiatza, 2013|

‘El metodo arrieta’ filmaren lehen asteburua euskal pantailetan

http://vimeo.com/14961568 Lehenengo asteburua emango du El metodo Arrieta filmak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko pantailetan. Asteazkenean, hilak 1, estreinatu zuten hiru probintzietako zinema ez komertzial nagusietan Donostiako XI Giza Eskubideen Zinemalditik pasa ondoren. Euskal mugez kanpo bizi direnek ere edukiko dute filma ikusteko aukera, izan ere, erkidegoaz gainera, Madrilen eta Bartzelonan ere izango baita ikusgai.

By |2019-05-16T13:03:17+02:003 maiatza, 2013|
Go to Top