Hil honetan hasita, Juan Antonio Bardemi buruzko zikloa Bilbon

Azkuna Zentroak antolatuta, Juan Antonio Bardem (Madril, 1922) zinegile ospetsuari buruzko filmak proiektatuko dituzte Bilboko Golem zinemetan. Bost egunetako zikloa izango da, martxoaren 14an hasi eta apirilaren 5era arte, eta guztira zortzi film eskainiko dituzte.