Abian da XI. Gizazinea zikloa

Euskal gizartea kezkatzen duten gai sozialen gaineko hausnarketa helburu, Bilboko Caostica kolektiboak Gizazinea zikloaren XI. edizioa atondu du, iragan asteartean, martxoak 23, FAS zineklubarekin elkarlanean antolatutako emanaldiarekin abiatu zutena. Apirilaren 4ra arte, Faros en tinieblas liburuaren aurkezpena, film luze eta laburren emanaldiak, eta osteko eztabaidak programatu dituzte Bilborocken zein Sarean.

By |2021-03-29T10:47:47+02:0025 martxoa, 2021|

13 euskal proposamen Nantesko Festival du Cinéma Espagnolen

Bihar, martxoak 25, hasi eta apirilaren 4ra arte luzatuko den Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian Fenêtre Basque izeneko atala atondu dute hogeigarren urtez. Euskal ekoizpen nabarmenenak bistaratzeko helburua du, eta aurtengo edizioan hamahiru euskal proiektu izango dira ikusgai, tartean, Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) eta Asier Altunaren Arzak Since 1987 (2020) dokumentalak.

By |2021-03-24T12:21:51+02:0024 martxoa, 2021|

LORATU DIREN KIMUAK

Animazioa, dokumentala eta forma ezberdinetako fikzioak bildu ditu Kimuak 2020 katalogoak. 72 lan aurkeztu ziren deialdira, eta horien artean zazpi aukeratu zituen epaimahaiak Euskadiko Filmategiaren Kimuak programaren bidez nazioarteko jaialdi eta ikus-entzunezko ekimenetan zabaltzeko. Ohi bezala, Donostia Zinemaldiko lehen larunbatean egin dute euskal laburgintzan ernatu diren kimu berrien aurkezpena.   BARBUDOS 2013ko apirilean, AEBek ezarritako blokeoagatik ere, Bob Wood estatubatuarra Kubara itzuli zen, irla utzi eta

By |2023-02-01T17:06:29+02:0020 iraila, 2020|

Zazpi film laburrek osatuko dute Kimuak 2020 programa

Animazioa, dokumentala eta forma ezberdinetako fikzioak eskainiko ditu Kimuak 2020 katalogoak. 72 lan aurkeztu ziren deialdira, eta horien artean zazpi aukeratu ditu epaimahaiak Euskadiko Filmategiaren Kimuak programaren bidez nazioarteko jaialdi eta ikus-entzunezko ekimenetan zabaltzeko. Egile konsagratuen zein berriagoen ekoizpenak daude, eta hizkuntzari dagokionez, bi dira euskarazkoak, beste bi gaztelaniaz errodatutakoak, ingelesa eta gaztelania uztartzen duen bat dago, eta ingeles hutsean filmatutakoa da bestea.

By |2020-07-14T09:57:17+02:0014 uztaila, 2020|
Go to Top