‘Generoa eta berdintasuna’ zikloa, urtarrilaren 29ra arte Iruñean

Iruñeko Civivox aretoak antolatuta, urriaren 9an hasi eta urtarrilaren 29ra arte, Generoa eta berdintasuna zinema zikloa egingo dute aretoan bertan. Dagoeneko Florence Foster Jenkins (Stephen Fears, 2016) eta Mammoth (Lukas Moodysson, 2009) eskaini dituzte, eta datozen hiru hiletan, beste bost proposamen emango dituzte. María Castejón Leorzak gidatuko ditu osteko solasaldiak.

By |2019-05-22T09:24:40+02:0026 urria, 2017|

Estreinaldiak: Azaroak 25

The Neon Demon Nicolas Winding Refn (Drive -2011- eta Only God Forgives -2013- arrakastatsuen zuzendariak) gidatutako thriller psikologikoa Cannesen eta Sitgesen izan da ikusgai. Bihar, baina, zinema areto komertzialetara helduko da. Filmeko protagonist Elle Fanning aktoreak gorpuztutako Jesse da, modelo izateko asmoz, Los Angeles hirira joango den nerabea. Bertan jeloskortasun, inbidia eta interesek zikindutako mundu basatia ezagutuko du, baita bera bezala, arrakasta bila, joandako dozenaka

By |2016-11-25T15:37:25+02:0024 azaroa, 2016|

‘Pedaló’ dokumentalak irabazi du Euskal Zinemaren Irizar saria

Gaur gauean, 21:00etik aurrera, Kursaal aretoan egingo duten 64. Donostia Zinemaldiaren sari-banaketa ekitaldiaren aurretik, bertan banatuko dituzten hainbat sariren irabazleak aditzera eman dituzte, tartean, Euskal Zinemaren Irizar sariarena. Bada, aurtengoan, garaikurra Juan Palaciosek eskuratuko du, euskal kostaldetik eta pedaló baten gainean hiru lagunek egindako bidaiari buruzko Pedaló dokumentalari esker (Aritz Sorzabalek egindako kritika). https://vimeo.com/152455966 Horrez gain, ikuslearen saria Ken Loachen I, Daniel Blake drama gogorrak

By |2016-09-30T13:28:33+02:0024 iraila, 2016|
Go to Top