Ez-fikziozko generoaren Lupa mostraren 9. edizioa, ekainean Donostia eta Errenterian

Donostiako Banda Bat kolektiboak eta Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkarteak elkarlanean antolatutako Lupa dokumentalen mostraren 9. edizioa ekainaren 2tik 5era egingo dute. Ez fikziozko askotariko eskaintza eklektiko eta ausarta izango da ikusgai Mikelazulon eta Donostiako Guardetxean.

By |2016-05-31T09:16:21+02:0024 maiatza, 2016|

Ostegunetik igandera, 8. Lupa Dokumentalen mostra Donostia eta Errenterian

https://vimeo.com/74555863 Donostiako Banda Bat elkarteak eta Errenteriako Mikelazulok antolatzen duten Lupa dokumentalen mostrak 8. edizioa izango du aurtengoa. Ostegunean, apirilak 2, abiatuko dute, eta igandera bitarte 20tik gora lan eskainiko dituzte Urgulleko Guardetxean eta Mikelazulon.

By |2015-04-01T16:23:32+02:0030 martxoa, 2015|

Bideo-sormen esperimentalaren jaialdia egingo dute gaur eta bihar Donostian

Nokodek bideo-sormen mostraren bosgarren edizioa gaur eta bihar egingo dute Donostiako Guardetxean, Banda Bat elkartearen ekimenez. Zuzeneko musika, performanceak, sormen tailerrak, instalazioak… egingo dituzte, eta nazioarteko bideo aukeraketa bat izango da ikusgai kalean QR pegatinen bidez.

By |2014-10-29T10:43:44+02:0024 urria, 2014|

Telmo Esnalen ‘Hamaiketakoa’ izango da plater nagusia hilabete honetako Motz ekimenean

http://vimeo.com/52278912 Bihar, ostirala, egingo dute, Donostiako (Gipuzkoa) Urgull mendiko Guardetxean, Motz erakustaldiko martxoko emanaldia. 20:00tan emango zaio hasiera emanaldiari, eta sarrera librea izango da ikus aretoa bete arte. Lau film laburren pantailaratzea prestatu du Banda Bat elkarteak hilabete honetarako, eta ondoren kontzertuak. Ülmen eta Prime Lane taldeen emanaldiek itxiko dute saioa.

By |2019-05-16T12:54:27+02:0014 martxoa, 2013|

Lupak ezagutzera eman du erakustaldiaren egitaraua

http://vimeo.com/57930879 Lupa dokumentalen erakustaldiaren egitaraua zein izango den zehaztu dute. Dagoeneko kontsultagai dira  parte hartuko duten lanen zerrenda eta pantailaratze egunak topaketaren webgunean.  Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo eta Donostiako (Gipuzkoa) Banda bat elkarteek antolatzen dute erakustaldia, eta bi hiriotan erakutsiko dituzte hautatutako lanak.

By |2013-03-15T09:56:59+02:0012 martxoa, 2013|

Ostiralean bukatuko da Lupa dokumental topaketan parte hartzeko epea

Lupa jaialdiak lan dokumentalak erakutsiko ditu Donostian eta Errenterian martxoaren 28tik 31ra. (Argazkia: Lupadoc.com) Bost egun gelditzen dira Lupa dokumental festibalean parte hartzeko hautagaiak aurkezteko. Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo eta Donostiako (Gipuzkoa) Banda bat elkarteek  antolatzen duten erakustaldiaren seigarren aldia izango da aurtengoa. Hautatutako lanak bi hiriotan erakutsiko dituzte martxoaren 28a eta 31 artean.

By |2013-02-04T12:34:43+02:004 otsaila, 2013|
Go to Top