Pelikulen banaketa izango dute hizpide (H)emen Gaude topaketan

Euskal Zine Bileraren baitan (He)emen Gaude topaketa antolatuko dute bihar, azaroaren 27an. Saioa 12:00etan izango da, Lekeitioko Kultur Etxeko Azkue aretoan, eta online jarraitzeko aukera ere dago. EHUko ikerlaria eta Gastibeltzako kide den Graxi Irigay, Euskaltzaleen Topaguneko Joahana Olabarria eta Barton Filmseko María Jesús Diez Sota arituko dira hizketan, eta lanetan Olatz Beobide (H)emen elkarteko lehendakarikidea izango da moderatzailea.

By |2021-11-26T10:44:22+02:0026 azaroa, 2021|

Anaiz Aguirre (Gabarra Films): “Ez digute euskal zinemari buruz fitxik erraiten”

Anaiz Aguirre Olhagaray Gabarra Films banaketa etxeko kidea da. Urte hasieran hasi zen bertan lanean, baina proiektuak 2013an du iturburua, Baionako Atalante zinema euskal filmak Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan banatzeko aukera lantzen hasi zenean. Egun hamar zinema-gelak osatzen dute Ipar Euskal Herriko aretoen sarea, eta iaz Amama (Asier Altuna, 2015) filmak izandako arrakastaren ondotik, Kalebegiak (Askoren artean, 2016) banatzen ari dira orain, ekainera bitarte.

By |2019-05-20T15:47:37+02:0025 maiatza, 2017|

ICAAk banaketara bideratutako 2015eko laguntzen behin-behineko zerrenda kaleratu du

https://youtu.be/IbyLWzBLLf8 Qu’st-ce qu’on a fait au Bon Dieu? (Philippe de Chauveron) film frantziar arrakastatsua banatzeagatik 87.800 euro emango dizkio ICAA Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak A Contracorriente Films ekoizpen etxearentzat, eta laguntza berezien artean, Navarra Cineri emango diotena da aipagarriena, Ocho apellidos vascos filma zinema aretoetara helarazteagatik.

By |2019-05-20T16:47:32+02:003 abuztua, 2015|
Go to Top