Milioi bat euro behar da urte osoko euskarazko zinema eskaintza bermatzeko, UEMAren arabera

Ekimenaren plaza izan diren lau herrietan 2.123 ikusle izan ditu Zinuemak, UEMAk abiatutako zinema-ekimenak. Behin esperientzia pilotuaren datuak aztertuta eta balorazioa eginda, hurrengo urratsak iragarri dituzte eta baita aurrera egiteak suposatzen duen kostua ere.

By |2023-07-21T11:15:44+02:0021 uztaila, 2023|

5.300 ikusle bildu ditu Punto de Vista Jaialdiaren 17. edizioak

Nafarroako Gobernuak sustatutako eta NICDO sozietate publikoak antolatutako Punto de Vista – Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak hamazazpigarren edizioa egin du martxoaren 27tik apirilaren 1era. Proposamenez beteriko sei egun izan dira, eta 5.300 pertsona inguru bildu dira proiekzioetan eta jardueretan.

By |2023-05-04T15:21:01+02:0020 apirila, 2023|

Ikusleen babes handia izan du igaro berri den FANT jaialdiak

Iragan maiatzaren 7tik 16ra luzatu zen 27. FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoari ikusleek erakutsitako babesa nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek ekimenaren inguruko balorazioa egiterako orduan. Genero fantastikoari lotutako Bizkaiko hiriburuko zita garrantzitsuko zenbait emanalditarako sarrerak agortu egin ziren, eta Filmin plataforman 8.000 ikusle inguru izan zituen jaialdiaren proposamenak.

By |2021-05-24T12:28:36+02:0024 maiatza, 2021|

NIFF, finkatzen ari den hitzordua

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren bigarren edizioa irailaren 3tik 5era bitartean ospatu dute Iruñean, jardueren batez besteko %80ko okupazioarekin eta online bidezko jarraipen ezin hobearekin. Antolatzaileek baieztatu dute jada hirugarren edizioa egingo dutela 2021ean.

By |2020-09-14T12:26:44+02:0014 iraila, 2020|
Go to Top