EMANALDIA | ‘Ikusezinak’ filmaren aurkezpena

Amorebieta-Etxanoko emakumeen kartzelari buruzko filmaren estreinaldia. Guztira, 1.200 emakume pasatu ziren kartzelatik, eta horietatik 42 hil ziren bertan, 6 ume baita. Hala ere, herritar gutxik dakite  1939tik 1940ra bitarte odol ospitalea izan zenaren, eta egun El Carmelo ikastetxea denaren, historia ezkutua. Emakume errepublikanoak, ezkerrekoak eta abertzaleak zigortzeko diseinatutako zigor-kartzelen sare baten parte izan zen, Francoren erregimenean “oso arriskutsutzat” jotzen zituztenak preso hartzeko sortutakoa. Oier Plazak

By |2024-05-16T12:06:30+02:0016 maiatza, 2024|

Baleuko ekoiztetxearen ‘Altsasu’ telesaila estreinatuko du ETBk

Pim Pam Pum (2008) eta False Flag (2017) bezalako film laburren zuzendari Asier Urbietak sinatutako eta Baleuko ekoiztetxeak bultzatutako Altsasu lau kapituluko telesaila asteazkenean, abenduak 9, estreinatuko dute ETB1en. 2016ko urriaren 15eko gauean Nafarroa Garaiko Altsasun udalerrian jazotako gertakarien irakurketa librea egingo du.

By |2020-12-07T13:14:52+02:007 abendua, 2020|

Euskal ekoizleak eta enpresak atzerrian

Hainbat euskal enpresa eta ekoiztetxe izango dira datozen asteetan hainbat lurraldetan ospatuko diren jaialdi eta merkatuetan. Alde batetik, zortzi enpresek izango dira Cannesko MIPCOM2018 edizioan Basque Audiovisual markak jarriko duen standean, eta bestetik, hautatutako bi proiektuk eta zortzi enpresek osatuko dute Abycine merkatuan egongo den ordezkaritza.

By |2018-10-19T10:54:14+02:0017 urria, 2018|

Mikel Ruedak ‘El doble más 15’ luzearen filmaketa bukatu du

Mikel Rueda bilbotarrak El doble más 15 luzearen filmaketa bukatu berri du sei asteko lanaren ostean. Hiriburu bizkaitarrean eta inguruetan aritu da beste behin Maribel Verdú eta Germán Alcarazu aktoreekin batera, eta datorren urtean estreinatuko dute. Baleuko S.L., Sonora Estudios eta Potenzak elkarlanean ekoiztutako sorkuntza da, eta ETBren laguntza izan du.

By |2018-08-03T10:59:08+02:003 abuztua, 2018|

Bederatzi euskal ekoizpen etxek jasoko dute Edgard Tenembaumen laguntza

Zineuskadi elkarteak eta Europa Creativa Desk Media Euskadik film luze bat garatzen ala filmatzen ari diren euskal ekoizleentzako aholkularitza saioak antolatu ditu. Proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu zuten ekainean, eta orotara bederatzi ekoizpen etxeren proposamenak aukeratu dituzte, irailaren 5etik 7ra, Edgard Tenembaum ekoizle argentinar ezagunaren laguntza jaso dezaten.

By |2019-05-17T15:40:32+02:004 abuztua, 2017|

Zinemari eta oroimen historikoari buruzko jardunaldia egingo dute abenduaren 9an Bilbon

Baleuko ekoizpen-etxeak 'Zinema eta Oroimena. Historia zinemaren begiradatik ikusita' izeneko jardunaldia antolatuko du datorren asteazkenean, abenduak 9, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta sarrera doakoa izango da. Gonbidatuen artean izango dira Helena Taberna eta Mikel Rueda zinegileak eta Josu Chueca eta Iñaki Goiogana historialariak. Oroimenaren Eguna (azaroak 10) eta Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia (azaroaren 13tik 20ra) orain gutxi igaro direla aprobetxatuz, Baleuko ekoizpen

By |2019-05-17T15:49:09+02:004 abendua, 2015|
Go to Top