Film berriak Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean eta New Directors atalean

Johnny Deppek zuzendutako bigarren film luzeak -Modi – Three Days on the Wing of Madness- lehiaz kanpo hartuko du parte Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Sail Ofizialean, eta Thierry Frémauxen Lumière!, l’aventure continue / Lumière! The Adventure Continues dokumentala Emanaldi Berezien eskaintzaren parte izango da. Gainera, Bagger Drama Piet Baumgartnerren bigarren film luzeak eta Min Evige Sommer / My Eternal Summer Sylvia Le Fanuren estreinaldiak osatuko dute New