Asteazkenean emitituko da Berri Txarrak taldearen 20 urteurrenaren ‘Iragana aurretik’ dokumentala, ETB1n

Lekunberriko toki ezberdinak bisitatuz egingo du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen 20 urteko ibilbidearen errepasoa. Iragana aurretik izena du Badok, Berria, Debolex, Dijitalidadea eta Berri Txarrak-en artean lankidetzan egindako ekoizpenak, eta asteazkenean ikusi ahal izango da, emankizun bakar batean, 23:30ean, ETB1n.