Estreinaldiak: Ekainak 7

Robotia (Diego Cagide, Diego Lucero) Animazioa | Txikientzat | Zinema Euskaraz Androidez osatutako mundu batean, bi robot fabrika berean eraikitzen dituzte, material berberekin eta aldi berean. Baina urteak igaroko dira topo egin baino lehen. Alexek fabrikazio-akatsa duela dirudi, eta gurasoek kanpoaldeko herri txiki batera eramaten dute. Bibi, berriz, gurasoek eta irakasleek kontrolatutako ingurune kontserbadore eta exijente batean hazten da. Biek ala biek maite dute futbola.