Bost film, X. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission sariaren lehian

Abian da San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission erakundeak babestutako sari-banaketaren hamargarren edizioa. Espainiako produktoreen eta Film Commission desberdinen lana aitortzea du helburu, eta bost film arituko dira lehian hura eskuratzeko: Ilargi Guztiak (2020), Baby (2020), Salir del ropero (2020), Retrato de mujer blanca con pelo cano y arrugas (2020) eta Nieva en Benidorm (2020).

By |2021-08-09T10:18:55+02:009 abuztua, 2021|

Estreinaldiak: Martxoak 31

The United States vs. Billie Holiday Billie Holiday (Andra Day) ospetsuak, garai guztietako jazz musikaririk onenetakoak, mundu osoko jarraitzaileen babesa eta gurtza jasoaz igaro zuen bere ibilbidearen zatirik handiena. Musikari eskainitako bizitza bat,  AEBko Narkotikoen Departamentu Federalak, Jimmy Fletcher (Trevante Rhodes) agentea eta Holiday-ren bikote ohia buru zela, zuzendutako ezkutuko operazio baten bidez helburu bezala ezarri zuela jakinda. https://www.youtube.com/watch?v=USi-ppCfxEA . La última primavera Gabarre-Mendoza familia

By |2021-03-31T12:50:32+02:0031 martxoa, 2021|

13 euskal proposamen Nantesko Festival du Cinéma Espagnolen

Bihar, martxoak 25, hasi eta apirilaren 4ra arte luzatuko den Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian Fenêtre Basque izeneko atala atondu dute hogeigarren urtez. Euskal ekoizpen nabarmenenak bistaratzeko helburua du, eta aurtengo edizioan hamahiru euskal proiektu izango dira ikusgai, tartean, Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) eta Asier Altunaren Arzak Since 1987 (2020) dokumentalak.

By |2021-03-24T12:21:51+02:0024 martxoa, 2021|

37. Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Otsailaren 22an hasi eta 27ra bitarte, astelehenetik larunbatera, euskal zinemari eskainitako astea ospatuko dute Gasteizen Vital Fundazioaren eskutik. Bost film luze eta beste bost labur, azken horiek arabar zinemagileek zuzendutakoak, eskainiko dituzte 18:30ean hasita. Saio bakoitzerako sarrera bi euroan eskuratu ahal izango da, eta emanaldi guztietarako txartela, bederatzi euroan.

By |2021-02-16T11:11:11+02:0016 otsaila, 2021|

Euskal hautagaitza ugari 35. Goya sarietarako

2021eko martxoaren 6an banatuko ditu Espainiako Zinemaren Akademiak 2020ko ekoizpen onenak nabarmentzeko 35. Goya sariak, eta dagoeneko ezagutarazi dute errekonozimendua jasotzeko behin-betiko hautagaien zerrenda. Pablo Agueroren Akelarre pelikula da euskal ekoizpenen artean hautagaitza gehien dituena, bederatzi, eta bost ditu David P. Sañudok zuzendutako Ane bere lehen film luzeak.

By |2021-01-18T15:03:48+02:0018 urtarrila, 2021|

Estreinaldiak: Abenduak 18

Ipuin-herriko berriak Quartier eta Moller zuzendarien proposamen berrienak Ipuin-herri izeneko bizileku bereziko animaliak ditu protagonista. Bertan, goizero-goizero, zuhaitzera igo eta egunkariko albisteak irakurtzen dizkie hontz jaunak auzokideei. Istorio zoragarri bezain dibertigarriak izan ohi ditu hizpide, bereziki, biztanleei jazotakoak eta haien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioak; zikoinak, beleak, untxiak, azeriak, otsoak, hartzak eta gainerako kideek, iritzi ezberdinak izan arren, talde polita osatu eta elkar zaintzen dute.

By |2020-12-22T12:53:15+02:0017 abendua, 2020|

‘BABY’: Arraroa, hitzaren zentzurik onenean

Zuzendaria: Juanma Bajo Ulloa Urtea: 2020 Herrialdea: Espainia Entzuteko gutxi eskaintzeagatik izan da entzuna Juanma Bajo Ulloa (Airbag, 1997; Alas de mariposa, 1993) ) gasteiztarraren azken proposamena: Baby (2020), amatasunaren gaiari heltzen dion thriller dramatikoa. Filmak irauten dituen 106 minutuetan zehar ez dago elkarrizketarik. Horrek, ordea, ez du esan nahi filma soinurik gabekoa denik. Min aharrausiak, negar zotinak eta Sitgesen saritua izan zen Bingen Mendizabal

By |2020-12-03T13:09:07+02:002 abendua, 2020|
Go to Top