Ostegunean hasiko da Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege berriaren eztabaida

Ikus-entzunezkoen Lege proiektuari egin beharreko zuzenketak proposatu dizkio EAJk Espainiako Gobernuari, eta Aitor Estebanek jakinarazi duenez, planteatutako 58 auzietatik gutxienez 45 puntutan akordioa lortu dute. Erakunde euskaltzaleak Donsotian elkartu dira gaur, eta Legeak jaso beharko lituzkeen ardatzak zerrendatu dituzte.

By |2022-05-17T15:00:23+02:0017 maiatza, 2022|

‘Tomboy’ eta ‘The Florida Project’, Filmazpit katalogoan

Bi dira filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpidatziekin eskaintzen dituen Filmazpit programara batu dituzten lan berriak: batetik, Céline Sciamma zuzendariak 2011n aurkeztu zuen Tomboy, eta bestetik, Sean Baker zinegilearen The Florida Project. Aurrerantzean, interesa duen ororen eskura izango dira, nork bere etxean ikusi edota emanaldi publiko batean programatzeko.

By |2019-05-17T15:36:15+02:0015 apirila, 2019|

Bikoiztaileen haserre oihua

Bikoizketarekin eta azpidatziekin lotutako aferak enegarrenez egin du eztanda sareetan. Oraingoan, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideen erabakia izan da eztabaidaren jatorria: urtarril amaieran planto egin eta Eusko Jaurlaritzaren Zinema Euskaraz programarako zein EiTBrentzako bikoizteari uko egin zioten lan bolumena handitu eta baldintzak hobetu arte. Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ardura EITBrena dela dio, haiek direlako bikoiztaileen zerbitzuak kontratatzen dituztenak, baina Bieusek laguntza eskatu

By |2019-02-28T16:53:15+02:0026 otsaila, 2019|

Bueltan da Azpitituluak.eus

Ia urtebeteko etenaldia eta gero, CodeSytax enpresak hartu du azpitituluak.eus  atari berrituaren ardura. Ahalegin komunitario gisa funtzionatuko du aurrerantzean, eta datozen asteetan helduko dira lehen fruituak: telesailetako 50 atalen eta ehun filmen azpitituluak gehituko dituzte.

By |2019-01-14T13:55:06+02:0014 urtarrila, 2019|
Go to Top